Euskal Herria XIX. mendeko bidaia-liburuetan

» Posted by on Ago 13, 2013 in Publicaciones | 0 comments

Euskal Herria XIX. mendeko bidaia-liburuetan

Euskal Herria XIX. mendeko bidaiarien begietan, horixe da Santi Leoneren azkeneko liburuaren zioa, Alberdaniak argitaratua. Ezagunak eta ezezagunak, denetariko bidaiariak aztertu ditu historialari nafarrak bere azkeneko liburuan. Nola ikusi gintuzten, Wilhelm von Humboldt, Victor Hugo, Julien Vinson edo Richard Ford. Ugari izan ziren XIX. mendean Euskal Herrira hurbildu ziren bidaiariak, eta ugari eta ikuspuntua askotarikoak utzi zizkiguten testigantzak. Liburu honek bidaiari horien zenbait lan aztertzen ditu. Orriotan, irakurleak izen ingeles, frantses eta alemanak aurkituko ditu. Batzuk, arunt famatuak eta behin baino gahiagotan aipatuak; beste batzuk, berriz, ezezagunak. Zenbaitek testu sakonak bezain orijinalak idatzi zituzten; beste zenbaitek, aldiz, aski izan zuten besteek esandakoak kopiatzea eta errepikatzea. Guztiek, hara ere, badute interesa, eta irakurlearentzako zirraragarriak izan daitezkeelakoan aztertu ditu egileak lan honetan XIX. mendeko hainbat idazleren testuak. Batzuek argigarri izaten segitzen dute.

Submit a Comment

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>