Campos de concentración, trabajos forzados y cárceles 1936-1945 Konzentrazio esparruak, bortxazko lanak eta kartzelak

Ciclo de conferencias en Barañain - Hitzaldi zikloa Barañainen

» Posted by on Sep 25, 2017 in Actividades, Berri gailenak | 0 comments

Campos de concentración, trabajos forzados y cárceles 1936-1945 Konzentrazio esparruak, bortxazko lanak eta kartzelak

El próximo mes de octubre, el Instituto Gerónimo de Uztáriz ha organizado por cuarto año consecutivo, en colaboración con la Casa de Cultura de Barañain, el ciclo de conferencias Jueves con la Historia, que este año tratará sobre campos de concentración.

Las charlas serán a las 19:00 en la Casa de Cultura de Barañain.

Urriko ostegunetan, Instituto Geronimo de Uztarizek Barañaingo Kultur Etxearekin elkarlanean antolatu du berriro Ostegunetan, historiaz jadun! hitzaldi zikloa. Emakumeen lanaren eboluzioa XX. mendean Nafarroan jorratuko da ziklo honetan.

Hitzaldiak 19:o0etan Barañaingo Kultur Etxean izango dira. 

Programa / Egitaraua:

Jueves 5 de octubre / Osteguna, urriak 5:  “Gurs. Exilio republicano y campos de concentración” (Josu Chueca)

Jueves 19 de octubre / Osteguna, urriak 19: Proyección de los documentales Ezkaba. La gran fuga de las cárceles franquistasEl cementerio de las botellas (presentado por su director Iñaki Alforja / Iñaki Alforja zuzendariak aurkeztua)

Jueves 26 de octubre / Osteguna, urriak 26: Esklabotza frankismoan Nafarroako Piriniotan (Fernando Mendiola). Euskaraz

“Gurs: Exilio republicano y campos de concentración / Errepublikako erbestea eta kontzentrazio eremuak

Dachau, Mauthausen, Auschwitz, Buchenwald, Ravensbrück… son nombres que resuenan en la memoria de la infamia humana. La historia, la literatura, la filmografía y documentalística nos recuerdan esos trágicos espacios de concentración y exterminio ideados por los nazis. Uno de esos eslabones se situó en la bearnesa Gurs. Este lugar, fronterizo con Zuberoa, fue el escenario del confinamiento de miles de vascos, definitivamente derrotados en el invierno de 1939. Al finalizar la Segunda Guerra mundial, el balance de Gurs fue terrorífico. 60.000 personas pasaron por allí, convirtiéndose en un enclave del universo represivo nazi. Hoy en día sólo un cementerio recuerda aquella tragedia iniciada con 2.745 vascos. Es hora de recordar la historia de Gurs, en sus orígenes, el campo vasco.

Dachau, Mauthausen, Auschwitz, Buchenwald, Ravensbrück… bezalako izenek gizateriaren hilketen oroimena dakarkigute. Historiak, literaturak, filmagintzak, dokumentazioak, horiek guztiek gogora ekartzen dizkigute kontzentrazio esparru latz haiek, naziek sarraskia egiteko sorturikoak. Bearneko Gurs esparrua dugu gune haietako bat, Zuberoarekin mugan, zeinetan milaka euskaldunek itxialdia pairatu baitzuten, 1939ko neguan galtzaile gisa harrapatuak izan eta gero.  Bigarren Munduko Guda amaitu ondoren Gurs esparruak eman zituen datuak ikaratzekoak dira: 60.000 lagun egon ziren bertan, nazien errepresioaren kokagune bilakatu zen tokian. Egun, hilerri batek soilik gogora ekartzen digu han gertaturikoa, 2.745 euskaldunekin abiatu zeneko zorigaitza. Gurs esparruko historia oroitarazteko tenorea da, haren jatorrietan, esparru euskalduna alegia.

Documentales/Dokumentalak “Ezkaba. La gran fuga de las cárceles franquistas” y/eta “El cementerio de las botellas”

A través de numerosas entrevistas a sus protagonistas más directos -presos fugados, familiares, amigos- revive la histórica fuga de 795 presos del Fuerte de San Cristóbal, en Pamplona, que tuvo lugar el 22 de mayo de 1938. Combinando imágenes históricas y actuales, el documental no sólo levanta el manto de silencio que se extendió sobre aquel heroico episodio, sino que denuncia las extremas condiciones de vida de aquel penal en el que se hacinaban cerca de dos mil quinientas personas, la mayoría presos republicanos y nacionalistas traídos de todos los puntos del Estado Español, en los negros años del alzamiento franquista. Sólo tres de los fugados consiguieron escapar, 210 los asesinaron en la huida. 14 fueron condenados a muerte y fusilados en la vuelta del castillo el 8 de septiembre. Concebido para dignificar su recuerdo y el de su memoria, el documental es una denuncia de la manipulación informativa a que se somete a la historia reciente de este país y una reflexión sobre la memoria histórica y la amnesia social.

Zuzeneko protagonistei -ihes eginiko presoak, senitartekoak, lagunak- eginiko elkarrizketa ugarien bidez Iruñeko San Kristobal gotorlekutik 795 presok 1938ko maiatzaren 22an eginiko ihes historikoa kontatzen digu. Dokumentalak lehengo eta gaurko irudiak nahasten ditu, aldi berean une heroiko haren inguruko isilunea astinduz eta kartzela hartan bizi zirenek pairatzen zituzten muturreko baldintzak salatuz; izan ere, bi mila bostehun lagun inguru pilatu zituzten gotorlekuan, gehienak Espainiako Estatu osotik ekarritako preso errepublikar eta nazionalistak; hori guztia, frankismoaren altxamenduko urte ilunetako testuinguruan. Soilik ihes eginiko hiru lagunek lortu zuten askatasuna, 210 ihesean harrapatuta erahil baitzituzten. 14 lagun Iruñeko Gazteluko ingurunean hil zituzten fusilatuta, irailaren 8an. Dokumental honek xede du gotorleku honen memoria duin egitea, eta, erran bezalaxe, baita egun herrialde honetan egiten den historiaren manipulazioa salatzea ere; hori, eta memoria historikoaz eta gizartearen amnesiaz hausnarketa plazaratzea.

“Esklabotza frankismoan Nafarroako Piriniotan”

Terminada la guerra, más de 2.000 prisioneros antifranquistas son trasladados a los valles del Roncal y Salazar, en el Pirineo navarro, para abrir una carretera de montaña. Esta carretera es el eje del libro, y desde ella se presenta la inquietante organización y el impacto social de los batallones de trabajos forzados. A través de esta charla nos asomaremos a la realidad de unos batallones que perseguían doblegar física y psíquicamente a los vencidos de la guerra, escucharemos cuáles fueron las estrategias de los prisioneros para sobrevivir en condiciones extremas y nos acercaremos a las consecuencias que estos trabajos forzados tuvieron tanto en la población de unos pequeños pueblos de montaña como en las familias de los esclavos del franquismo.

Guda amaiturik, bi milatik gorako frankismoaren kontrako lagun hartu eta Erronkari eta Zaraitzu ibarretara eraman zituzten preso, Nafar Piriniotan mendi errepide bat egiteko. Errepide hori da liburuaren gakoa, lan behartuak gidatzeko sortu ziren bataloien antolakuntza eta egoera hark guztiak eraginiko talka soziala azaleratzen baititu. Solasaldi honek erakutsiko digu aipatu bataloi horiek nola menperatzen zituzten fisikoki eta psikikoki gudako galtzaileak, baita ere zeintzuk ziren presoek muturreko baldintzei aurre egiteko ikasi edota eratu zituzten estrategiak. Finean, lan behartu hauek sortu zituzten ondorioak ezagutuko ditugu, mendiko herri txiki batzuen biztanleriarengan, batetik, eta frankismoaren esklabotza pairatu zutenen familiengan, bestetik.

Submit a Comment

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>