Lankide eta lagun agurgarriok,
Lehenik eta behin, jardunaldietarako kartel ofiziala dugula iragartzeak pozten gaitu, Irati
Garcia Etxeondok eta Alba Vergara Irachetak diseinatua. Izugarri eskertzen diegu
emandako laguntza.
Behin proposamenen aurkezpenaren eta onarpenaren epea bukatuta, dagokion idatzizko
komunikazioarekin batera, hurrengo egunetan zehar Historia Sozial eta Ekonomikoko Gerónimo de Uztariz Institutuko (GUI) behin-behineko programa argitaratuko dugu. Jardunaldiak mahai tematikoetan antolatuko dira, parte-hartzaileen kopuru aldakorrarekin, parte-hartzaile guztien interbentzioen ostean impresio eta proposamenen eztabaida zein elkartrukaketarako espazio bat utziz.
Gainera, hasierako hitzaldirako Emilio Majueloren parte-hartzea izango dugu, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle emeritua, Nafarroako Oroimen Historikoaren Dokumentu Funtsaren zuzendaria 2020. urtera arte, eta Gerónimo de Uztáriz Institutuko kide sortzailea.
Honez gain, gogorarazten dugu eztabaidetarako testuen bidaltze epea hasi dugula.
Testuek 1000 eta 1500 hitz bitarteko luzeera izan beharko dute, eta komunikazioaren
gaia laburki azaldu, zerrenda bibliografiko motz bat gehitzeaz gain. Testuak bidaltzeko
epea luzatu dugu otsailaren 7ra, ostirala, bukatzen da. Testu hauen publikazioa ez da
aurreikusten, ez Institutuaren web-orrian ezta beste plataforma edo euskarritan ere.
Halere, mahai bakoitzeko parte-hartzaileekin partekatuak izango dira, eztabaida erraztu
eta azkartzearren. Hori dela eta, parte-hartzaileak haien mahaikideen testuak irakurtzera
animatzen ditugu.
Data: Otsailak 14 eta 15, 2025
Lekua: Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Iruñea.
Hizkuntzak: gaztelania, euskara.
Inskripzio kuotak:
● Hizlariak: 10 euro.
● IGUko kideak diren hizlariak eta entzuleak (kuota murriztua): 5 euro.
Inskripzioa beharrezkoa izango da eserlekuak kalkulatzeko, entzule ez hizlariak barne.
Inskripzio epea otsailaren 10ean, astelehena, bukatuko da. Hizlarien kasuan, email
bidez kontu-zenbaki bat erraztuko da diru-sarrera egitearren. Bestelako inskripzioak
iguguijardunaldiak@gmail.com helbide elektronikoaren bidez egingo dira.
Data garrantzitsuak:
- Onartutako hitzaldien komunikazioa: 2025eko urtarrilaren 10a, ostirala.
- Behin-behineko egitaraua: 2025eko urtarrilaren 31, ostirala.
- Inskripzioen epearen hasiera: 2025eko otsailaren 1a, larunbata.
- Eztabaidetarako testuen bidalketa: 2025eko otsailaren 7a, ostirala.
- Inskripzioaren epearen bukaera: 2025eko otsailaren 10a, astelehena.
- Kongresuaren ospakizuna: 2025eko otsailaren 14a eta 15a.
Testuen argitalpena:
Azkenik, nahi dutenentzako, Jardunaldien ospakizunaren ostean komunikazioen testuak
argitaratzeko idea arakatzen ari garela komunikatu nahi dugu. Testuek, 4000 eta 5000
hitz bitarteko luzeerakoak, komunikazioak eztabaidetarako bidalitako testu laburrek
baino xehetasun gehiagorekin bildu beharko lituzkete, baita, garrantzitsuak izatekotan,
eztabaidetan proposatutako galderak eta interpelazio zientifikoak ere.
Aurrera egin eta publikazioaren formatu zein euskarria zehazten den heinean,
parte-hartzaileei email bidez komunikatuko zaie.
Edozein galdera edo kontsultarako, zuen esanetara gaude jardunaldien emailaren bidez:
iguguijardunaldiak@gmail.com.
Adeitasunez,
Historialari Gazteen Jardunaldien Komite Antolatzailea
Historia Sozial eta Ekonomikoko Gerónimo de Uztariz Institutua
