Bidaia Nafarroara euskaldunen oldatzearen denboran

» Posted by on Mar 12, 2018 in Noticias, Publicaciones | 0 comments

Bidaia Nafarroara euskaldunen oldatzearen denboran
Martxoaren 13an Iruñean aurkeztuko da Agosti Xahoren «Bidaia Nafarroara euskaldunen oldatzearen denboran» liburua. Jakes Sarraillet zuberotarrak eta Xabier Zabaltza Gerónimo de Uztáriz Institutuko kideak batean itzuli dute euskara batura, zuzenean frantsesetik. Aurkezpena Gazteluko Plazako Iruña kafetegian izanen da, 16:30ean. Bi itzultzaileak eta Luzien Etxezaharreta editorea izanen dira bertan.
Mañana martes 13 de marzo en la cafetería Iruña de la Plaza del Castillo a las 16.30 se presentará la traducción al euskera del libro Voyage en Navarre pendant l’insurrection des basques de Agosti Xaho. En la presentación tomarán parte los traductores, el zuberotarra Jakes Sarraillet y el navarro Xabier Zabaltza, miembro del Instituto Gerónimo de Uztáriz, además del editor Luzien Etxezaharreta.

Izenburuak «bidaia Nafarroara» aipatu arren, zerbait gehiago da obra zabal hau, Euskal Herriko historia, etnografia eta gogoetak «aztien» leinu asmatu batetaz biltzen dituena. Euskal abertzaletasunaren oinarrietan sartua izan da, orduko jendarte baztertu, gutietsi bati duintasuna eta iraupena eskaini nahi baitzion. 1835eko martxo-apiriletan jazarketa karlistaren artean iragan bi astezko bidaia motza libertatearen aldeko eresi erraldoi baten aitzakia gertatu zen.
Jakes Sarraillet basabürütarrak lehendabizi zuberotarrera itzuli zuen liburu hau, orain Xabier Zabaltza nafarrarekin euskara batuan jarria da. Gure nortasuna barrutik hunkitzen duen liburu hau literatur obra nagusi bat dela erakusten du argitalpen honek.

Submit a Comment

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>