Aurten Geronimo de Uztariz Institutuak 35 urte betetzen ditu. Nik ere 35 urte egin ditut 2019 honetan. Nire bizitza historiaz, hots, hazkuntza eta heziketaz, ikasi dudanaz, jaso dudan formazioaz, ezagutu dudan jendeaz, edota egin eta izan ditudan harremanez pentsatzen dudanean, urte guzti horietan, aldi berean, Institutuak proiektu ezberdinak martxan jartzen zituelaz, jarduerak antolatzen zituelaz, ikerlarien artean harremanak sortzen zituelaz eta historialariak formatzen zituelaz pentsatzen dut ere. Nik Institutua doktore tesia egiten hasi nintzenean, historialaria izaten eta sentitzen hasten nintzela, ezagutu nuen. Orduz geroztik, bertan, historiaz hitz egin, pentsatu eta ikasi dut, toki desberdinetako eta ikerketa ildo desberdinetako ikerkariak ezagutu ditut… eta lagunak egin ditut. Datozen urteotan, beste 35 izan edo ez, euren ibilbidearen hasieran dauden ikerlari gazteei ere Institutu honek niri egin dizkidan ekarpenak egingo dizkiela espero dut. Horregatik, mila esker 35 urte hauetan Geronimo de Uztariz Institutuaren historia egin duzuenoi.
Larunbatera arte,
Nerea